• Gero arte Legazpi!

    Mila esker etortzeagatik!

    Asteburu zoragarria izan dugu zuekin eta espero dugu berriz zuek ikustea 2027an!

  • Azkenengo eguna

    Zoritxarrez, programatuta geneukan tourra bertan behera utzi behar izan dugu, baina agurreko bazkarian ikusiko gara Katilu tabernan.

    Gaurko topagunea: Katilu taberna (14:00)

    Zuek ikusteko irrikaz gaude!

  • Bigarren eguna

    Kaixo Legazpi!

    Jende asko etorri zen atzo! Eskerrik asko bertaratutako guztiei!

    Gaur bazkariarekin jarraituko dugu Ordiziako Tximista sagardotegian (14:00) eta main party-arekin Legazpiko Kukue tabernan (23:00) Odik & DJ Konbéren eskutik.

    Gaurko topagunea: Legazpiko tren geltokia (13:15) edo Ordiziako tren geltokia (13:50).

    Zuek ikusteko irrikaz gaude!

  • Lehenengo eguna

    Kaixo Legazpi!

    Ongi etorri Legazpi Winter Pride 2026ra!

    Aurtengo edizioari hasiera emateko, Pride filma proiektatuko dugu Legazpiko zineman (19:00), eta ondoren irekiera afaria Bidea Batzokian (22:00).

    Gaurko topagunea: Latxartegiko aretoa (18:30)

    Zuek ikusteko irrikaz gaude!

  • Zer da Legazpi Winter Pride?

    Legazpi Winter Pride duela lau urte hasi genuen egitasmoa da. Hasiera batean, Europa eta penintsulako hainbat tokitan bizi diren lagunak elkartzeko aitzakia modura sortu zen, baina denborarekin urteroko ohitura bihurtu da. Herriak izan duen harrera bikainari esker, antolaketa egituratu baten beharra ikusi genuen, eta pixkanaka egitaraua jarduera eta ekintza gehiagorekin osatzen joan gara.

    Edizio honetan Legazpin, burdin haranan, jarriko dugu arreta gehiago, eta gure ekitaldietara gonbidatu nahi zaituztegu, bai Legazpikoa bazara, bai kanpotik bazatoz, LGTBIQ+ kolektiboaren parte bazara zein ez bazara ere.

    Begiratu gure ekitaldi sekzioa eta eman izena!